Ezkontzetatik kanpo ere, visagismo azterketak egiten dituzue. Zer da azterketa horretan lantzen duzuena?
Visagismo zerbitzuak aurpegiaren ikerketa egiten du, bakoitzari dagokion ile eta kolore ebaketa zehazteko. Aldi berean, aurpegiaren morfologia eta proportzioak zehazten ditu, egokienak diren betaurreko motak, makillaje koloreak, osagarriak, eta abar zehaztuz.
Irudi aldaketen programak boladan daude telebistan. Ilea arrosa jarri edo motz ebakitzea lako proposamenak egiten dituzue?
Visagismoak ez die modei eta tendentziei jarraitzen. Norberaren proportzioen araberako proposamenak egiten dira. Baina, garrantzitsuena da bezeroak ere aldaketa hori egin gura izatea. Aldaketarako aukera bat baino gehiago egoten da, eta bezeroak ere gustura sentitu behar du bere burua aldaketa hori egiten. Hori da garrantzitsuena guretzat. Telebistan ikusten dena espektakulua da, eta ondo dago, baina guk beste modu batera egiten dugu lan.
Bezeroagaz asko berba egiten duzuela esan didate.
Aholkularitza eskaintzerakoan, pertsona bakoitzak duen bizimodua ezagutzea ezinbestekoa da. Goizetan orrazkera atontzeko astirik barik ibiltzen zaren, esate baterako, datu garrantzitsua da. Izan ere, kolore edo mozketa batzuen mantenuak denbora eta lana suposatu dezake. Jakin behar dugu ile-apaindegira zenbatero joateko prest zauden, kolore batzuek sarriago behar dute-eta berritzea. Arroparen aholkularitzari dagokionez, garrantzitsua da, adibidez, non egiten duzun lan jakitea. Horrela, normalean, aldaketagaz asmatu egiten dugu.
Ezkontza egunak baditu bere prestaketak. Prozesu horretan laguntasuna gura duenak talde profesionala eta gertukoa aurkituko du Jaione Amantegi Estudioan. Estefania Uriarte estilista eta visagistak esperientzia handia du arlo honetan.
Zenbat pertsonak osatzen duzue lantaldea? Ezkontzeko arroparen aukeraketan ere aholkularitza eskaintzen duzue. Arropari dagokionez, gaur egun zer dago modan ezkongaien artean? Ezkontzarako arropa beharrean, geroago eta jende gehiagok beste estilo bateko jantziak aukeratzen ditu. Mundu zabala izango da hori. Arropatik harago, makillajea eta orrazkera ere lantzen dituzue. Anekdota asko bizi izan dituzue? Lan zaila duzue. Ez da erraza izango bezeroaren gustuetan asmatzea. |