Auto batek oinezko bat harrapatu du Durangon, eta ospitalera eraman dute

Anboto 2018ko mar. 17a, 12:56

Landako etorbidean izan da istripua goizean, 11:50 aldera. Emakume bat izan da istripuaren biktima, eta momentuz ez dago bere egoeraren inguruko informaziorik.

Istripua gertatzean, udaltzainak bertaratu dira. Herrizaingo sailak azaldu duenez, oinezkoa Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute kolpeagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!