Iruñerako autobusa hartzeko prest, umorea lagun dutela

Anboto 2018ko mar. 16a, 22:06

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak manifestaziora deitu du martxoaren 24rako, Iruñean, Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna lemapean. Durangoko zenbait euskaltzalek bertara joateko deialdi bitxia egin dute, autobus baten parodia eginda.

Hurrengo zapatuko autobusa 14:45ean irtengo da Madalenatik, eta dagoeneko eman daiteke izena Plateruenean eta Intxaurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!