Zelako ikuskizuna ekarriko duzue Intxaurrera zapatuan? Bizkaia aldera ez zarete askotan etorri. Zergatik?
Gure ustez, ez dugu beste munduko ikuskizunik egiten, baina, zerbait harrigarria denez, Euskal Herrian nahiko arraroa da. Bestalde, nabari da zure aurrelana ez duzula ongi egin. Bizkai aldean askotan jo izan dugu. Tristea da onartzea, baina gu baino modernoagoak zarete.
Durangoko Azokan egon zineten. Zein oroitzapen duzue?
Egia esateko, ez dugu gehiegi gogoratzen, mozkorregi geundelako. Hori bai, zuen herria biziki itsusia da.
Diskorik eduki gabe, milaka bisita dituzue Youtuben. Etorkizunean diskorik ateratzeko asmorik?
Gaur egun, jendeak begietatik entzuten du musika. Gu irudi hutsa gara, eta hori da islatzen duguna.
Jende askok galdetu digu diskoarena, baina ez dugu egingo. Guk gura duguna eta gura dugunean egiten dugu.
Modan dago trapa Euskal Herrian?
Zoritxarrez, ez. Euskal Herrian modan dagoena Huntza, Skakeitan, Horzdun eta horrelako kakak dira. Guk, ostera, paso egiten dugu horrelakoetaz.
Trapak salbatuko du euskal musika?
Ez. Euskal trapak ez du euskal musika salbatuko. Gorpuzkingzek salbatuko du euskal musika.