Durangoko Txosna Batzordea herritarren ideiak jasotzeko prest agertu da

Markel Onaindia 2018ko martxoaren 15a

Durangoko Txosna Batzordeak aurtengo jaiak prestatzeari ekin dio dagoeneko.

Sarean zabaldu duten bideoan azaltzen dutenez, aste honetan urteko hirugarren bilera egin dute, lan-taldeka antolatu eta funtzionamendua hobetze aldera. Berrikuntza modura, talde feminista martxan jarri dute barnean. Bestalde, herritarren ideia eta ekarpenak jaso gura dituzte, pantxiketxosnenelkartea@gmail.com helbide elektronikoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!