Oporrak Bakean kanpainaren inguruko informazioa emango dute, bihar, Durangon

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 15a, 11:30

Bihar, martxoak 16, Oporrak Bakean kanpainari buruz informatzeko hitzaldia emango du Duragoko Rio de Oro elkarteak. Elkarteko kideek adierazi dutenez, hitzaldia Pinondo Etxean izango da arratsaldeko 18:00etan.

Bestalde informatu gura dutenek 676 108 794 telefono zenbakira deituta informazioa jaso dezaketela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!