Sarrerak salgai dituzte begiraleek, eta eskuragarri egongo dira Geu Beren egoitzan, kiroldegian eta Abadiñoko Simply hipermerkatuan. 7 euro balioko dute, elkartasun-dohaintza lez eskatu dutena hain zuzen ere.
Hainbat zumba irakasleren laguntza edukiko dute, hainbeste denboran iraun ahal izateko. Iaz ehunka lagun batu ziren, eta aurten kopurua handitzea espero dute antolatzaileek.