Gizon bat emakume bat jazartzen ari zen abisua jaso zuen Ertzaintzak. Iurretako N-634 errepidearen ondoan aurkitu zituen. Ertzaintzak emakumea artatu zuen eta Durangoko udaltzainek urruntze agindua duen gizona identifikatu zuten. Ertzaintzak oharrean azaldu duenez, emakumeak azaldu zien gizonak eraso egin ziola borra luzagarri batekin.
Durangoko Udalak azaldu duenez, "babesa adierazi gura diogu erasoa pairatu duen emakumeari. Bere esku izango ditu beti udalak dituen baliabide guztiak".
Plataforma Feministak eguenean, martxoaren 15ean, 20:00etan, Andra Marian egingo duen kontzentrazioan parte hartzera deitu du udalak.