Joan zen zapatuan Kantaldi Feministaren kontzertua eta sari banaketa egin zituzten Andra Mariko elizpean. Publikoak herriko Erzilla ahizpei eman zien saria. Jatorrizko abesti onenaren saria berriz Galdakaoko Maider Legarreta jaso zuen. Bertsiorik onenarena Idoia Bediagak Girls don't wanna have fun abestiagaz eskuratu zuen. Itzal Pasaiako laukotearen Eutsi abestiak ere jatorrizko letra onenaren saria jaso zuen.
Aipamenak jaso zituzten Usue&Nereak, Lorelei Grreenek eta Laopek.