Diru horregaz, JAED ongintza elkarteak 250 kilo janari erosi ditu, beharrizana duten familien artean banatzeko. Hauetxek dira erositakoak: 200 pakete gaileta, 120 kilo arroza, 50 kilo baba zuri, 50 kilo dilista, 40 kilo garbantzu eta 36 litro esne.
Bestalde, euskaltegiko arduradunek gogoratu dute urte osoan zehar tapoiak eta egunkariak batzen dituztela, ume-babeseko kanpainetan laguntzeko.