Durangoko Udalak Euskara Kontseilua eratu du euskalgintzako elkarte eta norbanakoekin

Jone Guenetxea 2018ko mar. 8a, 11:30

Durango herri euskaldunagoa bilakatzea. Horixe da Durangoko Udalak abiatutako euskara kontseiluaren helburua. Azaroko osoko bilkuran foro hau zuzenduko duen araudia onartu zuten aho batez. Atzo, berriz, euskara kontseiluan parte hartu gura duten elkarte, eragile eta norbanakoekin batzarra egin zuten Pinondo Etxean.

Udalak kontseiluaren hasierako pausoak Berbaro elkarteagaz, Plateruenagaz eta ANBOTOgaz eman ditu. Sarea hazten ari da, baina. Eragile horiez gainera, Euskal Herrian Euskaraz, Ibaizabal Ikastola, Udal Euskaltegia eta AEK batu dira ekimenera. Hainbat norbanakok ere bat egin dute kontseiluagaz. Alderdi politikoetako ordezkariek ere hartuko dute parte. Aurrera begira, udalaren plan estrategikoaren lanketa jomugan izango dute, besteak beste.

Bestalde, Euskaraldiaren inguruko bilera irekia egingo dute martxoaren 13an, 19:00etan, AEKn. Euskal Herri osoan euskararen erabilera ohituretan eragin gura duen egitasmoan parte hartu gura dutenen ideiak ezagutu gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!