Durangoko Berdintasun Sailak greba babestu du; baita EH Bilduk, Herriaren Eskubideak eta PSE-EEk ere

Anboto 2018ko mar. 7a, 15:55

Biharko mugimendu feministak deitutako grebari atxikimendua erakutsi diote hainbat elkarte eta alderdi politikok.

Berdintasun Sailetik adierazi dute lanuzteekin bat egiten dutela, eta egunerako antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete udaletxeko beharginei.

Bestalde, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak mugimendu feministaren lana txalotu eta eskertu dute. Horrez aparte, EAJk eta PPk greba babestu ez izana kritikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!