Irudi hipererrealistak sortzeko ildoa jarraitzen du Bartzelonan lan egin izan duen Ormaiztegiko artistak. Durangon, Elkartegiko horman kokatu du murala. Berri Txarrak taldeak Beude izeneko abesti bat kaleratu zuen azken diskoan, Euskal Herriko espazio kultural batzuei omenaldia egiteko. Eta musikarien irudia berba horregaz agertu da horman. Abestian kontatzen diren espazio horietako batzuen bueltan egin ditu muralak, bere sare sozialetan azaldu duenez.