Begoña Martinez durangarrak domina bi irabazi ditu beteranoen atletismo txapelketan

Joseba Derteano 2018ko mar. 5a, 11:20
Begoña Martinez podiumean zilarrezko dominarekin.

Zilarrezko eta brontzezko banarekin itzuli da Salamankatik.
 

Durango Kirol Taldeko (DKT) Begoña Martinez durangarrak domina bi irabazi ditu master mailako Espainiako txapelketan: zilarra altura jauzian (1.41 metro) eta brontzea 60 metro hesietan (9.93). Dominak irabazteko balio izan dioten markak kontuan hartzekoak dira. Martxoaren 19tik 24ra Madrilen izango den master mailako Europako txapelketan proba konbinatuetan parte hartu gura du.

Azpimarratzeko lana egin du Salamankan DKT-n dabilen Aurora Perez madrildarrak ere. Urrea irabazi du 800 metrotan eta Espainiako errekor berria ezarri du F-60 kategorian: 2.51.11. Urte biko lesio batetik sasoi betean itzuli da eta, gaur egun, Espainiako 20 errekorren jabe da. Gizonetan, Javier Sobera brontzearekin itzuli da pisu jaurtiketan (11.39). Sonia Oceja, aldiz, dominen atarian geratu da luzera jauzian. 

Bidezabal atletismo taldeko Cristina Teixeirak urrezko domina irabazi du pisu jaurtiketan eta F-35 kategorian.

 

Begoña Martinez brontzezko dominarekin:

 

 

Auroa Perez urrezko dominarekin:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!