Ikastolako langile ohiei merezitako aitortza

Jone Guenetxea 2018ko mar. 2a, 17:45

Kurutziaga Ikastolako langile ohiek bost hamarkadatan egindako lanaren aitortza egin zuten atzo. Ekitaldian parte hartu zuten 65 omenduen artean, gehienak irakasle jubilatuak ziren.

Aitortza hori, gainera, Haur Hezkuntzako eraikin berrian egin zuten. Irakasle hauen  sasoian ere, pedagogia aldetik aurrerazaleak ziren. Ikastaroetara Bartzelonara joaten ziren gaur egun hain modan dagoen Montesoriren metodoa ezagutzeko eta ikastolan praktikan jartzeko.

Argazkian ikastolaren sorreran lanean jardun zuten andereñoak agertzen dira. Hauek, eta baita ondoren etorri direnek ere, zentroaren proiektu pedagogikoa indartu dute, euskaratik mundura. Euren konpromisoari esker, milaka ikasle beraiek gidatutako eskoletan hazi dira.  Merezi duzue. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!