Kurutziaga Ikastolako langile ohiei omenaldi hunkigarria egin diete, 50. urteurrenean

Jone Guenetxea 2018ko mar. 1a, 20:59

Kurutziaga Ikastolako 65 langile ohiri omenaldi hunkigarria egin diete, gaur. Irakasle jubilatuek, langile ohiek, ikasleek, gurasoek eta irakasleek aitortza ekitaldian bat egin dute. Ekimen honekin, 50. urteurreneko egitaraua abiatu dute. Ikastolako langile ohien eta sortzaileen lanari esker ikastolak mende erdi bete duela nabarmendu du Jon Elorrieta ikastetxeko presidenteak. 'Bizitzeko hezi' goiburua jarri diote 50. urteurrenari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!