Arte martzialen Wadokan taldeak 29 domina irabazi ditu Toledon

Anboto 2018ko mar. 1a, 16:25

Urrezko 17 domina, zilarrezko sei eta brontzezko beste sei lortu dituzte.

Wadokan taldeak erakustaldia eman du Batalla de Toledo Openean. Espainia erdialdeko hitzordurik garrantzitsuenetakoak 400 parte hartzaile batu ditu. Durangoko taldeko 15 lehiakideek 29 domina batu dituzte, horietako 17 urrezkoak.

Nabarmentzekoa da Jose Luis Salasek 60 urterekin lortu duen zilarra. Bere ibilbidean zehar askotariko sari eta errekonozimenduak jaso dituen senseiak sasoian jarraitzen duela erakutsi du.

Belaunaldi berriak ere indartsu datoz. Wadokaneko lehiakide gazteenek —9 eta 10 urte— urrezko hiru domina eta brontzezko bat eskuratu dituzte. Horrez gainera, 11 urteko Aingeru Salasek errekonozimendurik gorena lortu du parte hartu duen lau modalitateetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!