Durangoko Himec enpresan sua piztu da

Anboto 2018ko mar. 1a, 13:36

Durangoko San Fausto auzoan dagoen Himec enpresan sua piztu da 1:10 inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, suhiltzaileak bertaratu dira baita larrialdi zerbitzuak ere.

Bestalde, San Faustoko auzokideak kexu agertu dira sare-sozialetan auzoan dauden enpresetan hainbat sute egon direlako eta enpresek bertan jarraitzen dutelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!