Elurra kentzeko 30 bat behargin aktibatu ditu Durangoko Udalak

Markel Onaindia 2018ko ots. 28a, 15:13

Gaur egindako elurrak herritarren egunerokoan ahalik eta eragin gutxien eduki zezan, goizaldetik ibili dira lanean Durangon. 06:00etan traktore bategaz hasi dira elurra kentzen. Gero, 07:30ean, brigadako kideak ikastetxeetako, anbulategiko eta zaharren egoitzetako sarrerak libratzen ibili dira, 1,5 metroko pasabideak sortzeko.

Udalak bidalitako oharrean dioenez, eguerdirako kasik kale guztiak garbi egon dira herrian. Bart gauetik gaur eguerdira bitartean, 6 tonelada gatz erabili dituzte elurra urtzeko ahaleginetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!