EH Bilduk aurkeztu du mozioa osoko bilkuran, eta gainerako denek onartu dute, PPk kenduta -ez du jarrera arrazoitu Fran Garatek-. Ion Andoni Del Amok (EH Bildu) gogoratu du duela urte bi ere udalak aho batez eskatu zuela idoloaren etxeratzea, baina ezezkoen aurrean, beste pauso bat emateko ordua dela uste dutela. Alderdi horretako kideak museoan bertan ere izan ziren eskaera zuzenean aurkezteko.
EAJk eta PSE-EEk, epaitegietara joatekotan, aditu batek txosten bat egitea proposatu dute; EH Bilduk ere ondo ikusi du ideia eta bide hori jorratuko dute.