Tximeletaren erromeriak dantzan jarri ditu goiztiarrenak, euskal musikaren bertsio ezagunekin. Ondoren, Tremenda Jauria madrildarrek reggaetoia elkartasun gune batera hurbiltzea lortu dute beraien letra feministekin eta errebeldeekin. Revolta Permanent taldearen metal elektronikoak, ostera, saltoka jarri ditu zaleak. Gazteak diren arren, eskarmentu handia dute zuzenekoetan eta igarri egin da.
Sermond´s elorriarrak ere ez dira atzean geratu beraien stoner doinuekin. Ezagunak dira inguruetan, baina zale berri asko bereganatzeko moduko kontzertua eskaini dute. Ondoren, Estricallaren hardcore bizkorrak jaialdiren energia gorenera eraman du.
Arratsaldean zehar ere musika taldeak bata bestearen atzetik igoko dira Landako Guneko eszenatokira.