Ondoren, etxe hutsen jabeekin hartuemanetan jartzen saiatuko dira. "Zertarako? Etxe horiek gazteei alokatzeko, hauen baldintzetara egokituz", azaldu dute ohar batean. Zabalduko Ditugu gazteen etxebizitza eskubideari eta emantzipatzeko arazoei aurre egiteko sortutako gazte taldea da eta alokairu sozialaren baldintzak lortzea du oinarrizko helburu.