Asteburuan Sopelan jokatutako duatloien Euskadiko Txapelketa —sprint modalitatean— emankorra izan da Mugarra Triatloi Taldearentzat. Euskadiko hiru txapeldun Durangoko taldekoak dira: Serafin Bereziartua beteranoen mailan (V2), Aiala Garro nesken kadeteetan eta Unai Villagrasa mutilen kadeteetan.
Horrez gainera, Paul Bereziartuak juniorretan, Telmo Barrutiak kadeteetan eta Lide Azuetak 23 urtez azpiko mailan azpitxapeldun geratzea lortu dute.
Serafin Bereziartuak, iaz lesio bat gaindituta, urteko lehenengo proba zuen Sopelakoa. “Maila handia zegoen eta ez nuen irabazterik espero”, onartu du Durangoko duatletak.