V-Day izeneko mundu mailako kanpaina baten barruan garatuko dute dantza saioa. 2012an hasi zen kanpaina hori, eta Durangon ere bat egin dute. Iaz ere, esaterako, jende ugari batu zen Ezkurdin. Aurten, emakumeen esplotazioa salatuko dute bereziki, "politika neoliberalak eta gerraren ondorioak sakonki sufritzen dituztenak emakumeak baitira".