"Eusklabo alaiak" eleberri grafikoan Robinson eta Ostiralen istoria kontatzen du marrazkilari nafarrak; euskaldunen egunerokoa kronika satiriko bilakatu du. Kolonizazio istoria bat dakar eleberri grafikoak Euskal Herrira, Bidasoako Intzura Handia uhartera, hain zuzen ere (Munduko kondominio txikiena da, eta sei hilabetez Frantziako armadak kudeatzen du, urteko gainontzeko sei hilabetez Espainiakoak kudeatzen du).
Mintzaldia Unai iturriagak aurkeztuko du.