Itsasoarekiko errespetua, maitasuna, islatu gura izan du Murok. “Itsasoa nire zati bihurtu da. Urpekaritzan lan egin dut urte askoan, ordu asko eman ditut itsas azpian eta horren isla dira lanak. Itsasoan bizi eta lan egin dut eta itsasoagaz dudan harreman hori, lotura hori, islatzen dute marrazkiek; itsasoarekiko maitasuna”.
Grabatuak dira oinarrian —Bilboko La Taller-en egindakoak—, artistak azaldu duenez. “Askotariko grabatu motak dira eta horren gainean jolastu gura izan dut, horretarako hainbat teknika mota erabiliz”. Urteak daramatza marrazten; baina, lehenengoz erakutsiko ditu bere lanak. “Barruan dudana askatzeko marrazten dut, eta erakusketa ikustera doanak gozatzea espero dut”. Artekak emandako aukeragatik oso pozik eta eskertuta dago Muro. “Erakusketaren prozesu guztian parte hartzeko aukera izan dut: erakusketa muntatzeko aukera izan dut eta bertaratzeko aukera ere izango dut”. Lehen erakusketa du, baina espero du azkena ez izatea.