40 Minutu Rock jaialdirako sarrerak zozketatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 12a, 13:13

40 Minutu Rock jaialdira joan gura duzu? ANBOTOn bi sarrera bikoitz zozketatzen ditugu.

Durangon otsailaren 24an egingo den 40 Minutu Rock jaialdirako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu ANBOTOk. Zozketan parte hartu gura dutenek ondorengoa egin beharko dute: ANBOTOko Facebook orriari gustuko dut eman, albiste hau elkarbanatu eta jarri iruzkinetan jaialdira norekin joango zinatekeen.

Zozketa otsailaren 16an egingo da eta irabazleen berri ANBOTOko Facebook orrian emango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!