Merituarren urrezko dominak banatu zituzten atzo Malagan 2016ko Arte Ederretan egindako lanarengatik. Bertan Leopoldo Zugaza durangarrak saritu zuten urrezko dominarekin. Sormen artistikoan, hezkuntza sustatzen zein artearen zabalkundean lan egin duten pertsonak saritzen ditu Espainiako gobernuak sari horregaz.
Ekitaldian Espainiako erregeek Zugazaren lana "artelan bat" zela adierazi zuten.