Oihartzunak erakusketagaz berrireki ditu ateak Arte eta Historia museoak

Aritz Maldonado 2018ko ots. 6a, 16:30

Eduardo Chillidaren Oihartzunak erakusketagaz ireki ditu ateak, berriz, Durangoko Arte eta Historia museoak. Hain zuzen ere, erakusketaren harira hitzaldia egongo da otsailaren 8an.

Xabier Lakak Lo que es de uno es de casi nadie. Chillida en el espacio público: entre el hecho estético personal y la construcción simbólica colectiva hitzaldia eskainiko du. 19:00etan hasiko da.

Erakusketa gelan, egile donostiarraren 27 obra erakutsiko dira; obra horietako hainbat lehenbizikoz jarriko dira ikusgai.

Eraberritze obrak irisgarritasun baldintzak betetzeko egiteaz gainera, erakusketa-gelei beste zentzu bat ematen saiatu direla esan du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. “Begirada batez ulertu daiteke Arte Garaikidea orain; hasi figuratibotik eta abstraktura”, adierazi du.

Bestalde, Arte eta Historia Museoak ordutegi berria du ostera zabaldu denetik. Martitzenetik barikura goiz eta arratsaldez egongo da zabalik (10:00-13:00/17:00-20:00); zapatuetan, berriz, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 izango da ordutegia. Domeketan ere zabalduko ditu ateak museoak, goizez bakarrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!