Urkatuaren Etxe atzetik badator... Superilargia

Joseba Derteano 2018ko urt. 31a, 21:26

Superilargiaren gaua da gaurkoa. Lurreko satelite naturala, borobil-borobil, ohi baino handiago ageri da zeruan.

Gorka Larrinaga abadiñarrak atera du Alfred Hitchcock-en film batekoa dirudien argazkia: Durangon, Urkatuaren Etxea lez ezagutzen den etxearen atzetik superilargia, handi-handi. Txelu Angoitia argazkilariarena izan da kokapenaren ideia.

Bi faktore eman behar dira superilargia eman dadin: Ilargi betea egon behar da eta lurrari ematen dion itzuliko perigeoaz bat egin behar du. Perigeo esaten zaio lurretik gertuen dagoen uneari. Izan ere, ilargia ez dago beti lurratik distantzia berdinera. Batzutan urrunago eta besteetan gertuago dago. Orbita eliptikoa duelako ematen da hori; hau da, ilargiak lurrari ematen dion itzulia ez da zirkunferentzia bat, ez da borobila. Eszentrikotasun baxuko elipse bat da.  

Gaur azken 152 urteetan ezagutu ez den beste gertakizun bat ere emango da eta ilargia du protagonista. Hiru fenomeno batera emango dira. Lehenengoa, superilargia. Bigarrena, ilargi urdina. Ilargi urdina ematen da superilargi bi hilabete berean gertatzen direnean. Horixe da 2018ko urtarrileko kasua. Hirugarren fenomenoa da ilargiaren eklipsea bat ere eman dela eta munduko hainbat txokotatik ikusi ahal izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!