Espainiako selekzioak DRTri Oskar Astarloaren fitxaketaren berri aurrez eman ez izana kritikatu dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 24a, 10:00

Urte amaieran eman zuen berria Espainiako errugbi federazioak bere web orrialdean, Oskar Astarloa 2015az geroztik DRTren entrenatzailea dena Miguel Ángel Puertarekin batera, 18 urtetik beherako taldearen entrenatzailea izango dela.

Berri horren aurrean DRTek federazioari gutuna igorri dio, eta Oskar Astarloaren fitxaketaren berri aurrez eman ez izana kritikatu dute. "Oskar Espainiako entrenatzailea izatea berri oso ona da, bai herriko errugbiarentzat baita Durango Rugby Taldearentzat, hala ere, zuzenagoa irudituko zitzaigun federazioko kideek aurrez gurekin hitz egingo balute", adierazi dute DRTko kideek.

Bestalde, Espainiako federazioak prentsa oharrean Astarloaren fitxaketaren berri eman zuenean DRTko entrenatzailea dela ez zutela aipatu ere kritikatu dute.

Hala ere, oharrean Oskar Astarloa zoriontzen eta babesten dutela adierazi dute. "Urte guzti hauetan egin duen lan onaren emaitza da eta", esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!