Guria Ostatua osatzen duten hamaika abestiez gainera, bere diskografiako abesti klasikoak ere joko ditu Ordorikak. Diskoa New Yorken grabatu zuen oñatiarrak, hango hiru musikarigaz. Jamie Saft, Kenny Wollesen eta Tony Scherr izan zituen alboan lau eguneko grabazioan. Elkar diskoetxeak argitaratu du Guria Ostatua lana.