Ingurumen arloko lanagatik saritu dute Durangoko Udala

Markel Onaindia 2018ko urt. 18a, 16:16

Udal arduradunak eta teknikariak aipamena jasotzeko ekitaldian.

Udalsarea 21ek 2017ko sari banaketa egin du, eta "parte-hartze publikoa eta gardentasuna sustatzeagatik" aipamen berezia egin dio Durangori. Gasteiz izan da udalerri jasangarriaren sari nagusia eskuratu duena, eta Amurrio, Legazpi eta Tolosak ere jaso dute Durangoko aipamen bera.

"Durangok herritarrak eta eragile sozial eta ekonomikoak gero eta gehiago integratzea
lortu du, herritarren parte-hartzerako kanal egonkorren bitartez, inplikazio tekniko eta
politikoarekin", azaldu dute prentsa oharrean.

Durangoko Udala 2006an hasi zen Tokiko Agenda 21a lantzen. Tenikariak kontratatu zituen lan horretarako, eta geroztik, hainbat ekintza garatu ditu. Klima aldaketaren aurka egitea, airearen kalitatea hobetzea, eta mugikortasunean sakontzea izan dira lerroetako batzuk, besteak beste. 2014an, udalerri jasangarrienaren saria lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!