Espainiako Rugby Federazioak jardunaldiko jokaldi onenak bideo batean jaso ditu eta Joana Murray durangarra da protagonistetako bat. Getxo Rugby Taldeko jokalariak baloia jaso eta 40 bat metroko lasterkaldia egin du, bidean aurkitzen zituen aurkariei izkin eginda.
Barikura arte bideoan agertzen diren jokaldien artean bozkatu daiteke onena zein den aukeratzeko. Murrayren aldeko botoa emateko federazioaren Facebook edo Twitter orrialdean honako etiketa jarri behar da: #ensayomurray.