Martxoaren 8an greba feminista egin gura dute Durangon

Markel Onaindia 2018ko urt. 17a, 10:02

2017ko martxoaren 8an eginiko manifestazioaren hasiera.

Durangoko Plataforma Feministak batzar zabalera deitu du urtarrilaren 21erako, -11:00etan, Andragunean- Martxoaren 8ko ekitaldiak prestatzen hasteko. Greba ereduari buelta bat eman gura diote. "Greba iruditegi eta kontzeptua aldatu edota birpentsatu nahi dugu; sare bat sortu, ikusezinak diren lanak ikustarazi, aitortza egun bat izan...", esan dute oharrean.

Zaintza lanei ikusgarritasuna emateko Bartzelona inguruan 2014ean emandako Vaga de Totes mugimendua dute eredu lez. Domekako batzarrean parte hartzeko deia egin diete emakumeei, eta bakoitzak bere ekarpenak egiteko ere bai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!