San Faustoko auzotarrentzat batzar irekia antolatu du Herriaren Eskubideak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 16a, 10:45

Urtarrilaren 17an egingo dute auzo batzarra.

Durangar guztien iritziak jaso asmoz Herriaren Eskubideak batzar irekia antolatu du biharko. San Faustoko elizan, 19:00etan, egingo duten batzarrean ondorengo puntu hauen inguruan hitz egingo dutela jakitera eman dute: Abadiñoko lursailak, San Fausto auzoko lanak, auzokoen proposamenak eta galderak eta iradokizunak.

Herriaren Eskubideko kideek adierazi dutenez, herritar guztien iritziak jaso eta zabaldu gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!