Mugarra Triatloi Taldeak ekipazio berria estreinatu du

Joseba Derteano 2018ko urt. 16a, 10:26

Familia argazkia atera dute triatloi taldeko kideekin eta eskolako gaztetxoekin.

Ohiko babesleei (Durangoko Udala, Zarate Elexpe eta La Tostadora) berri bat gehitu zaie aurten: Fumbarri. Horrela, babesle denak jasotzen dituen ekipazioa estreinatu du Durangoko triatloi taldeak.

MugarraTT 2004ean sortu zuten. Ondoren, gaztetxoak trebatzeko eskola jarri zuten martxan. Gaur egun, 65 gazte dabiltza eskolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!