Asteburuan Miribillako Bizkaia frontoian Euskadiko judo txapelketera sailkatzeko probak jokatu dituzten. Bertan, Durango Judo taldeko juniorrak ezin hobeto ibili dira. Eneko Carballok urrezko domina eskuratu du, 73 kiloz azpiko mailan, eta Mikel Carretasek, Iker Perezek eta Jon Mikel Beltránek brontzezko dominak, 60, 66 eta 81 kiloz azpikoan.
Bestalde, Durango Judo taldeko gazteetxoenek ere izan zuten zita Bizkaia frontoian. Hauek, beste taldeetako neska eta mutilen kontra aritzeko eta ondo pasatzeko aprobetxatu zuten.