Durangoko Familien Taldeak Txikiparka astean zehar zabalik izatea eskatu dio udalari

Jone Guenetxea 2018ko urt. 16a, 17:00

Gabon aurretik idatzia erregistratu zuten udaletxean Txikiparka astean zehar ere zabalik egon dadin eskatzeko. 

Durangoko Udalak Txikiparka prestatzen du otsailetik maiatzerako asteburuetan Landako Gunean. Durangoko Familien Taldeak baina, astean zehar ere estalitako espazio bat gune horretan zabaltzea eskatu du. "Alkatetzagaz batzarra egin gura dugu honen eta beste hainbat gairen inguruan berba egiteko. Gabonak pasa direnez, espero dugu laster batzarra egitea", azaldu du familien taldeko kide batek. Gaineratu duenez, "dagoeneko Durangon dauden azpiegiturak baliatzea gura dugu estalitako espazioak aprobetxatzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!