Anari Plateruenean arituko da martxoan, Liberekin batera

Aritz Maldonado 2018ko urt. 15a, 13:28

Martxoaren 2an izango da kontzertua, 22:00etan. Sarrerak salgai daude jada. 

"Epilogo bat" diskoa da Anarik kaleratu duen azkeneko lana. 2016an kaleratu zuenetik, diskoa zuzenean aurkezten aritu da. Durangon aritzeaz gainera, Lekunberrin eta Azpeitian ere eskainiko ditu kontzertuak Anarik. Libe, ostera, Libe Garcia de Cortazar musikariaren proiektu berriena da. "Ilargia erori da" lana aurkeztuko du rock talde gasteiztarrak. 

Sarrerak zortzi eurotan erosi ahalko dira aurrez, bai Plateruenan bertan, baita web orrian ere. Egunean bertan, 10 euro balioko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!