June Arbeok laugarren amaitu du Elgoibarko Nazioarteko Krosean

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 15a, 09:30
Argazkia: Durangaldea Running

Nazioarteko atletarik garrantzitsuenek parte hartzen dute Elgoibarko krosean.

June Arbeok junior mailan Europan egiten den lasterketa garrantzitsuenean laugarren postua lortu du. Atzo jokatutako Elgoibarko lasterketan Euskadiko selekzioarekin aritu zen Arbeo. Durangaldea Runningeko korrikalariak lasterketa osoa onenen artean egin zuen, eta azkenan, meritu askoko laugarren postua lortu zuen.

Bestalde, Arbeoaren taldekidea den Ion Cabadak zazpigarren postua eskuratu zuen kadete mailan.

Bizkaiko kros txapelketa

Datorren asteburuan, Bizkaiko kros txapelketa jokatuko da Berrizen. Durangaldea Runningeko kideek sare sozialetan jakitera eman dutenez, beraien helburua ahalik eta domina gehien irabaztea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!