Urtarrilaren 15ean zabalduko da Topaklownen izena emateko epea

Aritz Maldonado 2018ko urt. 11a, 13:01

Gaur aurkeztu dute San Agustin kulturguneko 2018ko programazioa. Ikasturteko ekimen garrantzitsuenetako bat martxoaren 28tik apirilaren 1era ospatuko den Topaklown izango da. Klown topaketako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea urtarrilaren 15ean irekiko da.

Domekan abiatuko da San Agustin kulturguneko 2018ko programazioa, Tanttakaren Soka antzezlanarekin. Maiatzera bitartean, diziplina ezberdinetako hamabost ikuskizun eskainiko dira guztira. Melodias Magicas eta Alicia Despues de Alicia nabarmendu ditu Arantza Arrazola koordinatzaileak, besteak beste. Durangaldeko sortzaileek ere parte hartze zabala dute programan: El Tanguito de Mamán, adibidez, Ion Ugarrizak du zuzendaritza artistikoa, eta Jon Braun umeentzako antzezlaneko aktoreetako bat Miren Larrea zornotzarra da. Martxoan, berriz, Alizia lurralde miresgarrian eskainiko da. Arrazoiaren berbetan, ikuskizun hau oso arrakastatsua izango da, eta sarrerak lehenbailehen erosteko gomendioa luzatu du.

Ikasturteko ekimen garrantzitsuenetako bat martxoaren 28tik apirilaren 1era ospatuko den Topaklown izango da. Klown topaketako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea urtarrilaren 15ean irekiko da. Arantza Arrazola San Agustineko koordinatzaileak Peter Shub estatubatuarraren ikastaroa nabarmendu du. “Klown mugimenduko mugarri bat da”. Ikastaroez gainera, bederatzi ikuskizun eskainiko dira, nazioarteko eta Euskal Herriko artisten parte hartzearekin.

Gabonetako egitarauak izandako arrakasta nabarmendu dute, bestalde. Maluta ikuskizunak, adibidez, sarrera guztiak agortu zituen hiru egunetan. “Familia ikukizunek duten garrantzia berresten du honek” azaldu du Arrazolak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!