Handia

Sagardoy 'handiaren' umorea, Goya sarietako finalistekin batera

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 11a, 12:57
Ezkerretik hasita, Eloi Costa, Pol Momen, Santiago Alverú eta Eneko Sagardoy.

Otsailaren 3an egingo dute Goya sarietako sari banaketa. Aktore berri onenaren saria irabazteko hautatuta dauden lau kideak afaltzeko batu ziren atzo.

Otsailaren 3an Goya sarien sari banaketa egingo dute Madrilen. Eneko Sagardoy durangarrak sare sozialetara igotako argazkian ikusi daitekeenez aktore berri onenaren saria eskuratzeko hautatuta dauden aktoreen artean giro bikaina dago. Atzo afaltzeko batu ziren lau aktoreak eta goiko argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten. Argazkia ateratzerako orduan durangarrak takoiak jarrita keinu bat egin zion Altzoko Handiari. "Gainontzeko nominatuei nik takoiak jartzeak grazia egin zien", adierazi du Sagardoyk.

Eneko Sagardoy durangarragaz batera sari hau eskuratzeko Pol Momen Amar filmeko aktorea, Eloi Costa Pieles filmekoa eta Santiago Alverú Selfie filmeko aktorea daude hautatuak.

Bestalde, Eneko Sagardoy protagonista duen Handiak Goya sarietan hamahiru sari irabaz ditzake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!