Bidezabaleko Olatz Egigurenek eta Talca Lujuak ez dute parekorik proba konbinatuetan

Joseba Derteano 2018ko urt. 9a, 09:13

Euskadiko txapelketan urrezko domina irabazi du Egigurenek eta zilarra Lujuak.

Donostian Anoetako belodromoan Euskadiko proba konbinatuen Txapelketa jokatu zuten joan zen astean. Maila absolutuan Durangoko Bidezabal atletismo taldeko atleta bi izan ziren protagonista: Olatz Egiguren urrezko dominagaz eta Talca Lujua zilarrezkoagaz. Bost probek osatzen dute konbinatuen txapelketa eta, batez ere, pisu jaurtiketan nabarmendu zen Egiguren. Ia 500 puntuko  aldea atera zion Lujua taldekideari.

Taldeka hirugarren

Bestalde, urtea hasi aurretik, 2017ko abenduaren 29an, kluben arteko Euskadiko txapelketa jokatu zuten Anoetan eta Bidezabalek hirugarren tokian amaitu zuen. Gipuzkoarren hegemonia —lau talde aurreneko bostetan— apurtu zuten talde bakarra izan zen. Ghaita El Jarraz 400 metroko proba irabazi zuen eta Yolanda Olabarrietak 3.000 metrokoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!