7.913 sarrera salduta, "marka hautsi" du Durangoko izotz pistak

Markel Onaindia 2018ko urt. 8a, 16:17

Inoiz baino bisitari gehiago eduki ditu aurten Landako Gunean egokitutako instalazioak, udalak prentsari bidalitako balorazioan dioenez. 

Iaz baino 307 patinatzaile gehiago batu dira aurten izotz pistan, Gabon bueltan zabalik egon den 14 egunetan zehar. 4.293 sarrera umeenak izan dira, 2.485 nagusienak, 148 elkarteetakoak eta 987 ikastaroetakoak. Gabonetako Euskadiko pista handiena dela nabarmendu du udalak, eta Bizkaiko bestelako herrietatik zein Gipuzkoa eta Arabako herrietatik ere pertsona ugari hurbildu direla azaldu du. Balorazio arrakastatsua egin dute antolatzaileek.

Abenduaren 29an arazo tekniko bat sortu eta tarte batez itxi egin behar izan zuten pista, eta udalak dio hori izan dela inzidentzia bakarra. Gainera, erabiltzailen nota altua jaso du, 9,5ekoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!