Humanitates ikastaroak Arte eta Historia museoan

Aritz Maldonado 2018ko urt. 8a, 15:56

Durangoko Arte eta Historia museoak antolatuta, bi ikastaro eskainiko dira Humanitates zikloaren baitan: "Breve historia del mundo: Edad Moderna (siglos XVI-XVIII)" eta "Mirar el arte con buenos ojos: 1000 años de arte en la edad media". 

Ikastaro bakoitzak zortzina klase izango ditu, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Ikastaro bakoitzak 25 euro balio ditu, langabetu eta 25 urtetik beherako ikasleentzat ezik, kasu horietan, 15 euro ordaindu beharko dituzte. 

"Breve historia del mundo: Edad Moderna" ikastaroaren bidez, Aro Modernoko gako politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak azaltzea nahi dute antolatzaileek. Bestalde, "Mirar el arte con buenos ojos: 1000 años de arte en la Edad Media" Erdi Aroko artea ulertzeko gakoak azaldu nahi dira. Urtarrila amaieran hasiko dira bi ikastaroak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!