JAEDeko arduradunek azaldu dutenez, inoiz baino txartel gehiago saldu dituzte aurten. 55.000 boleto atera zituzten, eta beste 5.000 ere atera zituzten, agortu egin baitziren. Guztiak agortu direla jakitera eman dute, 60.000 boletoak. Renault Captur autoa, telebistak, Imac ordenagailua, Lisboara eta Kanariar Irletara bidaiak, 3D inprimagailua, dron bat... deneriko 50 opari zozkatu dituzte Andra Mariko standean.