Astarloa oso ezaguna da errugbiaren arloan. Elorrion hasi zuen bere ibilbidea. Lapurdiko Baionan eta Donibane Lohitzunen jokatu du. Bizkaian eta Gipuzkoan ere aritu da Getxo, Ordizia, Bera Bera eta Gernikan. Euskadiko zein Espainiako selekzioekin sarritan jokatu du. Espainiakoarekin 1999ko errugbiko XV. Munduko Txapelketa jokatu zuen Galesen eta 2001eko VII. Munduko Errugbi Txapelketan parte hartu zuen Argentinan.
Entrenatzaile legez, Elorrioko taldeari laguntzen aritu zen. Gernika Errugbi Taldea entrenatu eta gero, 2015ean DRTren ardura hartu zuen.