Egiguren eta Lopez txapeldun

Jone Guenetxea 2017ko abe. 24a, 10:27

Beaskoetxea-Ekhi bikotea garaitu  zuten JAWT-eko final nagusian, atzo, lepo bete zen Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan (15-14, 15-13).

Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoiak gainezka egin zuen atzo. Final nagusia estua, oso estua izan zen. Azkenean Egiguren II-Lopez bikote faboritoak txapela soineratu zuen, baina latz sofrituta eta irabazitako joku bietan ia beti atzetik joan ostean gainera.

Beaskoetxea eta Ekhi-k final bikaina jokatu zuten. Aurrelariak agian ausardi falta izan zuen une batzuetan eta atzelariak pazientzia une klabeetan. Lehen jokuan 9-14 joan ziren aurretik eta aldea alperrik galdu dute 15-14 galtzera arte. Bigarrenean ere ia joku osoa aurretik (11-13 azken abantaila) baina ezin errematatu. Berori ere 15-13 galdu eta titulu nagusia gipuzkoarrentzat.

Egiguren eta Lopez-ek bikote sendoa eta erregularra osotu zuten eta horrek eman zien garaipena. Jaialdiko lehen partidua Gotzon Enbil-en profesional ibilbideko azkena izan zen. Erretiroa hartu zuen, atzo, Durangon Zumaia-ko atzelariak eta era onenean gainera, irabaziz eta berak emanez errematea lehiari. Bi hormakorekin bukatu zuen partidua eta zaleak zutik agurtu du jokamoldeak eman zuen atzelari handienetakoa. Roke-rekin batera 25-20 hartu dituzte mendean Arrieta eta Garita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!