Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, iaztik hona harrapatze kopurua %36,8 jaitsi da Durangon. Udaltzaingoek emandako datuen arabera, 2016an 19 kasu erregistratu zituzten, aurten aldiz, 12.
Bestalde, Durangoko kaleetako trafiko-istripuen tasa orokorrak ere beherakada nabarmena izan duela jakitera eman dute. Aurten, 105 istripu izan dira, eta iaz 119. Udaltzaingoak positiboki baloratu ditu jasotako datuak eta durangarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen jarraitzeko, urratsak ematen jarraitu behar dela baieztatu du. "Segurtasuna, lehenengo egunetik, lehentasunezko helburua da eta horregatik, udaltzaingoa durangarren beharrizanetara egokitu dugu", adierazi du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak.
Horrez gain, gabon jaietan alkohol eta droga kontrolak areagotuko dituztela jakitera eman dute.